Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Pobrezia eta desberdintasunek gorabidean jarraitzen dutela eta TTIP eta CETA bezalako merkataritza libreko itunek egoera larriagotzen dutela, baita Euskadin ere, erakunde eta kolektibo sozialek salatz
2016ko urriak 13a. Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Ekintza ugari antolatu dira nazioarte mailan eta baita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere 2005.urte geroztik,pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatzekohelburuarekin.
Gaur egun bizi dugun egoera, mundu maila eta lekukoaren eztabaida nagusiak markatzen du. Adibide gisa merkataritza libreko nazioarteko itunen negoziazioak ditugu, merkataritza- eta inbertsio-harremanak erregulatzeko esparru berri bat proposatzen baitute mundu mailako merkatu bakarra sortzeko asmoz. Helburu honi jarraituz, populazioaren zati handi batek jasaten duten pobrezia eta desberdintasunen egora larriagotuko dute. “Baina TTIP eta CETAren moduko antzekohitzarmenek, merkataritza itun soil izatetik harago doaz: enpresa handi transnazionalen interesei soilik mesede egiten dien akordio berri batzuk dira, ekoizle txikien, kontsumitzaileen, merkatarien eta, oro har, herritarren kalterako. Barnebiltzen dituen ekimenek eragin oso kaltegarriak izango dituzte hainbat alorretan: ekologikoan, esparru sozialean, lanbidean, ekonomian eta osasun mailan; defizit demokratiko garrantzitsu batez lagunduta. Emakumeen eskubideengan eragin negatiboa izango dutelarik ere”, ohartarazten dute.