Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, kolektibo sozialek desberdintasunaren hazkunde deskontrolatuak kalte egiten diola pobreziaren aurkako borrokari salatzen dute, bai mundu mailan bai gur
2015ko urriak 13a. Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hainbat ekintza garatu dira nazioartean eta, baita 2005etik hona Euskadin ere pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko.
Pobreziaren inguruko lortutako datuak ikaragarriak dira. Estatuan 13 milioi lagun bizi dira pobrezia edo bazterkeria arriskuan; haurren pobrezian Europar Batasuneko bigarren herrialdea izanik. Bien bitartean, 2012tik 2013ra aberatsen kopurua %13 hazi da. Desberdintasunaren hazkunde deskontrolatu horrek kalte egiten dio pobreziaren aurkako borrokari, eta gero eta pertsona gehiago emigratu beharrean aurkitzen dira. Egun, 9 lagunetik 1ek ez du behar adina elikagairik eta 1000 milioi baino gehiago 1,25 dolar baino gutxiagorekin egunean bizi dira. Biztanleriaren %1 aberatsenak metatutako aberastasuna hazi egin da %44tik (2009an) %48ra (2014an). Euskadin, populazioaren %16,8ak pobrezia eta bazterkeria arrisku egoeran zegoen 2014an (247.954 pertsona).
Aurten, Pobreziaren aurkako Astaearen aldarrikapena nagusiena Europar Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP) dugu. Itun horrek, 2015ko amaieran onartuko omen dutenak, araudi marko berri bat mahaigaineratzen du bi eskualdeen arteko merkataritza eta inbertsio harremanak arautzeko, planetako merkatu handiena sortuz. “Baina TTIP ez da bakarrik merkataritza arloko akordio bat. Itun berri bat da, nazioz gaindiko enpresa handien interesei baino lagunduko ez diena, produktore txiki, kontsumitzaile, merkatari eta oro har hiritarren kaltetan. Baditu bere baitan hainbat ekimen ekologia, gizarte, lan, ekonomia... arloetan inpaktu oso negatiboa izango dutenak eta defizit demokratiko handia ekarriko dutenak. Emakumeen eskubideengan ondorio negatiboa izango baitu bereziki. Besteak beste, Europako eta Estabu Batuetako legeak behetik berdintzen badira herrialde askotan emakumeen lan eskubideen arloan lortutako aurrerapenak galduko dira eta”, salatzen dute.