Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Xabier Euzkitze komunikatzailea eta bertsolaria eta giza eskubideen defendatzailea den Claudia Samayoa guatemalarra, euskal garapenerako lankidetzaren alde batu dira
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailak 21. 2015ean Garapenaren Europar Urtea ospatzen da. Hitzordu honetan, pobrezia eta desberdintasunak ezabatzeko lankidetza pokitiken garrantzia adierazteko aukera bat da. Baita pertsona guztientzat justuago eta solidarioagoa den mundu bat lortzeko konpromisoa eta parte hartzearen garrantziaren inguruan biztanleria sentsibilizatzeko ere. 2015eko Eurobarometroaren arabera, Europako biztanleriaren %64ak garapen bidean dauden herriealdeetan pobreziaren aurka egitea Europar Batasunaren lehentasun bat izan beharko litzatekeela iritzia du. Gainera, %67ak garapenerako lankidetza handitzea nahi du. %85ak laguntzea inportantea dela uste du eta baita %69ak Europarentzat beste herrialdeei laguntzea ona dela ere. Testuinguru honetan, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak ikus entzuteko Lankidetza eraldaketarako kanpainaren zazpigarren bideoa zabaldu du.
Lankidetzan eta gizarte politiketan mozketen testuinguru honetan, ekimen honekin “euskal pertsonalitate desberdinek lehenengo pertsonan euren bizipenak eta lankidetzaren aldeko argudioak kontatzea nahi dugu, hauek defendatzeko eta merezi duten garrantzia izan ditzaten”, adierazten dute.