Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Ia 90.000 pertsona Euskadin eta 3.000 milioi baino gehiago munduan pobrezia energetiko egoeran bizi direla salatzen dute kolektiko sozialek
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriak 9a. Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hainbat ekintza garatu dira nazioartean eta, 2005etik hona, baita Euskadin ere pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko.
NBEk emandako datuen arabera, munduko 1.200 milioi pertsona egunean 1,25 dolar edo gutxiagorekin bizi dira, eta garapen bidean dauden 91 herrialdetako ia 1.500 milioi lagun pobreziaren mugan daude. Europan biztanleriaren %23,4 bazterkeria arriskuan dago, Estatuan biztanleriaren %27 eta Euskadin %19,9 (5etik 1 alegia). Kolektibo antolatzaileentzat “egoera bereziki kezkagarria da emakumeentzat, kontuan izan behar baita bazterkeria egoeran bizi diren pertsonen %82 direla. Baita beste kolektibo kaltebera batzuentzat ere, hala nola haurrak eta etorkinak”, gogoratzen dute.
Aurten aldarrikapenen ardatz nagusia pobrezia energetikoa da, etxeek oinarrizko premietarako (elikadura, higienea, berogailua…) gutxieneko energia zerbitzuak eskuratzeko duten ezintasuna bezala ulertuz. “Arazo hau biztanleen %4ak du Euskal Autonomia Erkidegoan, ia 90.000 lagunek alegia, eta Estatuan, berriz, %10ak. Zifra hori handitu egin da azken hilabeteotan fakturak igo direlako eta krisi ekonomikoak bere horretan dirauelako”, ere salatu dute.
“Mundu mailan errealitatea are krudelagoa da: 3.000 milioi pertsona bizi dira pobrezia energetikoaren pean, 2.400 lagunek egurra edo ikatz begetala erabiltzen dute jakiak prestatzeko, 1.600 lagunek ez dute argindarrik eta, aurreikuspenen arabera, kopuru horiek hazten jarraituko dute”, ohartarazi dute.
2014ko urriaren 15eko prentsaurrekoaren prentsa oharra