Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Kontzertu solidario, berritzaile eta parte-hartzaile batek nazioarteko lankidetza hurbilduko die Bilboko hiritarrei larunbatean.
Bilbo, 2014ko irailaren 24a. Soinurik gabeko instrumentuak? Ahotsik gabeko abeslaria? Musikarik gabeko kontzertua? Irailaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko `Gran Vía-n´ (Aldundiko izkinan) `Esan ozen´ izeneko kontzertu solidario, berritzaile eta parte-hartzailea ospatuko da.
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak adierazi duenez “kontzertu parte-hartzailea da hiritarren lankidetza beharrezkoa delako musika gure belarrietaraino eramateko. Eta berritzailea da, hurbiltzen direnek instrumentuak jotzen dituztenek bezain paper garrantzitsua izango dutelako”.
`DND Swing Band´ taldearen musika eta Gasteizko Luis Aramburu Udal Musika Eskolako gospel koroaren ahotsek parte hartuko dute eta jakinarazi dutenez “harri eta zur utziko gaituzte…”. Gainera, hainbat sorpresa egongo dira eta Pez Limbo antzerki taldeak Bilboko kaleak animatuko ditu arratsalde horretan.
Jarduera honen helburua, musikaren eta parte-hartzearen bitartez, hiritarrak nazioarteko lankidetzara hurbiltzea, honen ekarpena ezagutzea, eta pertsona guztien inplikazio aktiboa behar dela gizartea aldatzeko, ulertzea da. “Hori dela eta, herritartasun aktiboa eta kritikoa beharrezkoa da, zeinek lankidetza, elkartasuna eta partekatutako lana bezalako baloreak beste batzuen aurrean nagusituko dituen”, zehaztu dute.