Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Donostiako Zero Pobrezia Plataforma pobreziaren aurka eta bere ondorioen aurrean mobilizatzen da
Donostia, 2012ko urriak 15. Urriaren 17a Pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. 2005etik hona, hainbat ekintza garatu dira nazioartean eta baita ere Euskadin pobrezia desagertarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko. Donostiako Zero Pobrezia Plataformaren esanetan “krisi global honek agerian uzten jarraitzen du sistema kapitalistak eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean eta bai mundu osoan. Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik”.