Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Gasteizko kolektiboak pobreziaren aurka eta bere kausen aurrean mobilizatzen dira
Gasteiz, 2012ko urriak 10. Urriaren 17a da Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako nazioarteko eguna. Hainbat ekintza garatu dira nazioartean, eta 2005etik hona baita ere Euskadin, pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko. Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundeak ziurtatzen du “krisi global honek agerian uzten jarraitzen du sistema kapitalistak eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean eta bai mundu osoan. Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik”.