Eraikuntza podcasta: lekukotzak kalean bertan, COVID-19aren ostean gizartea berreraikitzen laguntzeko.
Eraikuntza podcastan (2020-2021) kaleetan barrena ibili gara jendearekin eta erakunde sozialekin eseri eta hitz egiteko, euren istorioak eta egungo pandemiari buruz dituzten iritziak, bizipenak, beldurrak eta proposamenak ezagutzeko. Lan honen helburua da era guztietako ideiak eta iradokizunak biltzea, gure gizartea berriro sortzeko indarra izan dezagun. Berreraikitze hori hainbat baliotan oinarrituko da, besteak beste, lankidetzan, sormenean, solidaritatean, konpromisoan eta denon ongizatean. Entzuten jakiteko eta ekarpenak egiteko unea da.
Lehenengo atalak Zein mundu eraiki nahi dugu COVID-19aren krisiaren ostean? du izena eta pandemia amaitzen denerako herritarren ametsak eta nahiak biltzen ditu. Testigantza horiek bizi dugun katarsia gizarte berri baten oinarriak finkatzeko baliatzeko beharra partekatzen dute. Garapen-eredu berri bat da, eta, bertan, hutsala eta azalekoa baztertu eta mundu hobea eraiki behar dugu, pertsona guztientzat eta leku guztietan, inor bazter utzi gabe.
Bigarren atalak Zer balio behar ditugu? du izenburutzat, eta jorratzen dira egungo krisiaren osteko gizarte berriaren oinarria osatzen duten balioak. Elkartasuna, justizia soziala, laguntza, zaintza, guztien ona, ardurazko eta zentzuzko kontsumoa eta aniztasuna dira eraiki behar dugun beste mundu horren oinarriak.
Hirugarren kapituluan, Norekin berreraiki behar dugu gizartea? izenburua duena, jorratzen dira erronka horretan inplikatua dauden aliantzak eta eragileak. Gizarte mugimenduek (besteak beste garapenerako GKEak, feminismoa edota arrazakeriaren kontrakoa elkarteak) hamaika urtez lanean ari dira gizartea eraldatzeko helburuan, kolektiboan oinarrituta, betiere pertsona guztientzat eta leku orotan bidezkoagoa den beste mundu bat lortzeko, are gehiago pandemia-osteko egoera honetan.
Laugarren eta azkenengo atalak Eta zerekin konprometituko naiz ni? du izenburutzak. Bertan jorratzen da gizabanakok har ditzakeen konpromisoak berreraikitze hori lortzeko.
Eraikuntza gure podcastaren atal guztiak jarraitu Ivoox-eko gure kanalean: