2020 euskal hauteskundeak
Eskaerak eta proposamenak uztailaren 12ko euskal hauteskundeetan parte-hartuko duten alderdi politikoentzat.
Euskaditik mundua eraldatzen: 3 eskakizun eta 11 neurri kalitatezko euskal lankidetzari bultzada emateko eta COVID-19 krisiari bidezko irtenbidea bermatzeko izenburupeko dokumentuak Euskadiko garapenerako GKE-en eskaerak jasotzen ditu. Helburua da alderdi guztiek beren hauteskunde-programetan jasotzea sektore honekiko eta gizarte globalarekiko duten konpromisoa bizi dugun osasun-, gizarte- eta ekonomia-larrialdiaren testuinguruan. Gainera, grafismo honetan jasotzen dira hauteskundeetan elkartasunaren alde bozkatzeko 7 arrazoi.
2020ko ekainaren 24an, EITBko kazetaria den Xabier Madariaga Idirinek aurkeztuta eta moderatuta, Euskadiko alderdi nagusietako hautagaiekin lehen hauteskunde-eztabaida digitala ospatu da. Bertan, erronka, neurri eta politika sozialen inguruan eztabaidatu dute COVID-19 krisiaren aurrean inor atzean gera ez dadin. Solasaldian parte-hartzaileak: Leixuri Arrizabalaga Arruza, EAJ-PNV; Mikel Otero Gabirondo, EH BILDU; Iñigo Martínez Zatón, ELKARREKIN PODEMOS; Gloria Sánchez Marti, PSE-EE; Carmelo Barrio Baroja, PP+CIUDADANOS; eta José Ramón Becerra Carollo, EQUO BERDEAK. Antolatzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea, Sareen Sarea, Osoigo eta Hegoa Institutua (EHU).
Informazio osagarria:
-Sareen Sarearen dekalogoa 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
-Elkartasuna deskonfinatu eta globalizatzea: COVID-19aren krisialditik modu bidezko eta inklusiboan atera gaitezen (Euskadiko GGKEen Koordinakundea)