2016ko autonomia-hauteskundeak
Euskaditik mundura: 9 konpromiso garapenerako lankidetza politika hobetzeko
1.-Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei euren hauteskunde programetan euskal lankidetza politikak defendatzea eskatzen diegu.2.-Erakunde publikoaren aurrekontu oso bateratuaren %0,7a nazioarteko lankidetzara bideratzea eskatzen diegu.
3.-Nazioarteko lankidetza politika publiko sendotu eta egonkorra aldarrikatzen dugu gorabehera politikoetatik at, gizarte zibil antolatuarekin batera, bere berezitasunetik eta balio erantsitik, elkarlanean eraikia.
4.-Gizartea eraldatzeko hezkuntzaren aldeko apustu egitea esparru hauek landuz: komunikazioa, prestakuntza, ikerketa, mobilizazioa eta eragin politikoa.
5.-Gizarte zibileko erakundeen gaitasunak sendotzeko prozesuei bultzada ematea. Horretarako, berrikuntza, prestakuntza, ezagutzaren elkar trukea erabiliko dira, soldaten baldintzak aitortuz eta erakundeen iraunkortasun-planak eginez.6.- Gobernuko ekintzaren barruan garapenerako politiken koherentzia bultzatzea, pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borroka kausazko ikuspuntu batetik jorratzeko eta ingurumenaren aldetik iraunkortasunez jokatuz.
7.-Gizarte zibilaren parte-hartzea erraztearen aldeko apustua egitea eskatzen dugu, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua indartuz, esaterako.
8.-Gardentasuna eta kontu ematearen aldeko konpromisoa exijitzen dugu lankidetza politikaren datuak gizartearentzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.
9.-Indarrean dagoen legeria (Garapenerako Lankidetzari buruzko Euskal Legea eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna) beteko dela argi jasotzen duen konpromiso bat eskatzen dugu.
Hauteskunde hauetan, alderdi politikoei honako aldarria luzatu: pertsona eta euren beharrak, lehentasun izan daitezela, era berean, nazioarteko lankidetzan lortutako konpromisoak bete ditzatela. Giza eskubideen bermeak globala izan behar du.
Sare sozialetan: #ElkartasunaBozkatu2016
Eskaeren dokumentua (PDF)
Eskaeren grafismoa (PDF)