Pobreziaren arkako Nazioarteko Eguna (2015)
TTIP: SARIA EDO ZIRIAAurten ere urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hainbat kolektibo sozial elkartuko gara egun hori salaketa eta aldarrikapenerako jardunaldi bihurtzeko.
Espainiako Estatuan 13 milioi lagun bizi dira pobrezia edo bazterkeria arriskuan. Espainia EBko bigarren herrialdea da haurren pobrezian, 2012tik 2013ra aberatsen kopurua %13 hazi den bitartean. Desberdintasunaren hazkunde deskontrolatu horrek kalte egiten dio pobreziaren aurkako borrokari, eta gero eta pertsona gehiago emigratu beharrean aurkitzen dira. Gaur egun, 9 lagunetik 1ek ez du behar adina elikagairik eta 1000 milioi baino gehiago 1,25 dolar baino gutxiagorekin egunean bizi dira. Biztanleriaren %1 aberatsenak metatutako aberastasuna hazi egin da %44tik (2009an) %48ra (2014an).
Gaur egungo eztabaida handiek, esaterako EBren eta AEBen arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoak (TTIP), inpaktu lokala dute baina isla globala. Proposamen horrek, 2015aren amaieran onartzea espero denak, araudi marko berri bat mahaigaineratzen du bi eskualdeen arteko merkataritza eta inbertsio harremanak arautzeko, helburu honekin: planetako merkatu handiena sortzea. Baina TTIP ez da bakarrik merkataritza arloko akordio bat. Itun berri bat da, nazioz gaindiko enpresa handien interesei baino lagunduko ez diena, produktore txiki, kontsumitzaile, merkatari eta oro har hiritarren kaltetan. Baditu bere baitan hainbat ekimen ekologia, gizarte, lan eta ekonomia arloetan, inpaktu oso negatiboa izango dutenak eta defizit demokratiko handia ekarriko dutenak.
Nazio Batuek oraintsu sinatu dituzte Garapen Sostengarriko Helburu Berriak (horien barruan garapenerako tresna bezala onartu direlarik ingurumen arloko helburuak eta gizarte bakezaleak, hots, hobeto gobernatuak eta inklusiboagoak). Hori dela eta, orain inoiz baino gehiago geldiarazi behar ditugu TTIP bezalako akordioak, maila globaleko politika koherenteak martxan jartzeko.
Pobrezia 0 Kanpainaren hamargarren urteurrenean, kezkatuta gaude TTIP bezalako akordioek izan ditzaketen zorigaiztoko ondorioekin: pobrezia, desberdintasun eta giza eskubideen urraketa gehiago. Politika publikoek osoki bermatu behar dituzte giza eskubideak, batez ere hiru arazo hauei aurre eginaz: pobrezia, desberdintasuna eta sostengarritasun eza. Arazo horien aurkako borroka justizia globaleko kontu bat da, exijitzen baitugu munduko pertsona guztientzako giza eskubideak bete daitezela. Belaunaldi arteko elkartasun kontu bat da eta ezin du arriskuan jarri etorkizuneko belaunaldien garapena.
Testuinguru horretan gizarte zibilak oso paper garrantzitsua jokatzen du eta, beraz, kudeaketa publikoan gizarteak aktiboki parte hartuko duela bermatu egin behar da. Baina, hain zuzen, TTIP bezalako itunak horrexen aurka daude, bere armadura juridikoak demokrazia eta herrien subiranotasuna mugatzen baitu. Gainera, negozio prozesu osoa sekretupean daramate, iluntasunez, legebiltzarren eta hiritarren kontrolpetik kanpo, Zuzenbide Eskubidearen oinarrizko printzipioak hautsiz.
Pobrezia eta desberdintasunak ez dira ez justifikagarriak ez ezinbestekoak: horiek desagerrarazteko borondate politikoa eta hiritarra behar da. Hiritar guztiek bat egin dezakete bi elementu horiek ezabatzeko aldarriarekin, dela salaketen bitartez, dela mobilizazioetan parte hartuz, edo eguneroko bizitzako hautu eta jarreren bitartez.
Horregatik, urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hauxe eskatzen dugu:
-
Joko arau asko goitik behera aldatuko dituen eredu ekonomiko eta sozial berri bat. Eredu alternatibo bat, hazkunde, kontsumo eta lehiakortasunaren mitoetatik ihes egiten lagunduko diguna. Gizarte eta ingurumen arloetan sostengarria izango den sistema bat, zoriona eta ongizatea lortzeko balioko diguna. Hitz batez, bizitza eredu berri batzuetarantz aurrera egin nahi dugu, eredu berri horien bidez aberastasuna berdintasunez banatzeko, ingurumena errespetatzeko, genero ekitatea sustatzeko eta bizitza duina lortzeko pertsona guztientzat.
-
Estatuek ahalik eta baliabide gehien bideratu ditzatela, horren bidez bermatzeko osoki beteko direla giza eskubideak eta eskubide sozial eta kulturalak, baita murrizketa sasoietan ere.
-
Sektore pribatuak pertsona guztien Giza Eskubideekiko errespetuaren arabera lan egin dezala, legeak eta araudi nazionalak betetzeaz harago.
-
Merkatuen erregulazio ezaren neurrigabeko aurrerapena geldiaraztea, horrek munduan izan ditzakeen ondorioak saihesteko: desberdintasun eta pobrezia gehiago.
-
Estatuek konpromisoak har ditzatela politika fiskalak eta giza eskubideen betepena elkarrekin lotzeko, hau da, diru-sarrera gehiago bideratzeko politika publikoetara, kudeaketa garden eta parte-hartzaile batekin.
Arabako kartela
Bizkaiko kartela
Gipuzkoako kartela
Prentsa oharra