Udal eta foru hauteskundeak 2015
Euskaditik mundura: 7 konpromiso garapenerako lankidetza politika hobetzeko
2015ko maiatzan udal eta foru hauteskundeak direla eta, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundetikalderdi politikoei hurrengo proposamenak euren hauteskunde programetan sartzea eskatzen diegu Euskadiko garapenerako politika hobetzeko.
1.- Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei euren hauteskunde programetan euskal lankidetza politikak defendatzea eskatzen diegu.
2.- Erakunde publikoaren aurrekontu bateratuaren %0,7a nazioarteko lankidetzara bideratzea eskatzen diegu.
3.- Lankidetzari buruzko diskurtso politiko arduratsua eskatzen dugu. Ez da batere konstruktiboa gizartearentzat hemengo lehentasunak eta Hegoaldeko herrialdeenak elkarren aurka jartzea, ezta erabaki politiko batzuk zuritzea “hemengo pobreak” eta “txirotutako herrialdeetako pobreak” elkarren kontra jarriz. Pobreziak eta desberdintasunek pertsona zein herri askorengan dute eragina.
4.- Pobrezia eta desberdintasuna desagerraraztearen helburua administrazioen arlo guztiek partekatu behar dute aldundi eta udal konprometituak izan ditzagun, politika koherenteak bultzatzen dituztenak.
5.- Bolumena eta kudeaketa ahalmen handiagoa duten erakundeetan gizarte antolakundeen parte hartzea bermatu behar da lankidetza politiken definizioan, erabakiak hartzeko, inpaktuak neurtzeko…
6.- Udalek herritarrengandik hain hurbil egonda apustu egin behar dute sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza bultzatzeko, deialdi zehatzak eta funts bereizien bitartez; eta prozesuei laguntza emanez.
7.- Baliabide gutxiagoko udalerri txikietan garapenerako GKE eta herriko elkartasun taldeekin lankidetzan aritzea, Hegoaldeko herriekin senidetzea edo, besteak beste, funtsak Euskal Fondoaren bitartez bideratzea gomendatzen dugu.
Hauteskunde hauetan alderdi politikoei exigitu persona euren politiken erdian jar dezatela eta nazioarteko lankidetzarekin hartutako konpromisoak bete ditzatela. Giza eskubideak edo globalak dira edo ez dira izango.
Sare sozialetan: #ElkartasunaBozkatu2015
El efecto global del voto local iritzi artikulua
Ekain Sarearen tokiko politika
publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenak