Lankidetza eraldaketarako
2013an Lankidetza eraldaketarako izeneko kanpaina martxan jarri genuen. Honen helburua herrialde pobretuetan lankidetza proiektuen bidez Euskaditik bultzatzen den nazioarteko lankidetza balioan jartzea da, pobrezia eta desberdintasunen inguruan eta pertsona guztientzako mundu juxtuagoa lortzeko alternatiben inguruan euskal gizartea sentsibilizatzearekin batera.
Bertan, pertsona desberdinek beren ustez zergatik den beharrezkoa nazioarteko lankidetza, zeintzuk diren beren ikuspegiak eta argudio solidarioenak... azaltzen dute. 2013an eta 2014an hauek izan dira parte-hartzaile ezagunak: Gorka Otxoa, aktorea; Ana Urrutia, kazetaria; Alberto Iñurrategi, mendizalea; Garbiñe Biurrun, jurista; Toti Martínez de Lezea, idazlea; eta Bernado Atxaga, idazlea ere.
2015ean, formatu aldaketa baten ostean, bideoak bi pertsonen arteko solasaldian oinarritu dira: euskal gizarterako ezaguna den lagun bat eta Hegoaldeko beste pertsona bat, Euskadira bisitan etorria. 2015ean hauek izan dira parte-hartzaileak: Xabier Euzkitze, bertsolaria eta komunikatzailea eta Claudia Samayoa, Guatemalako giza eskubideen defendatzailea; eta baita ere Edurne Pasaban, mendizalea eta Morena Herrera, feminista eta giza eskubideen defendatzailea El Salvadoren.
2016an, Vera Samudiok -Kolonbiako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko arduradura- eta José Ángel Cuerdak -Gasteizko alkate ohiak- bat egin dute ekimenarekin.
Egun, euskal erakunde batzuetan lankidetza politiketan murrizketak egiten ari dira eta testuinguru honetan, persona hauek lankidetzaren aldeko euren laguntza erakutsi dute eta arlo honetako mozketei ezetz esa diote.
#CooperarParaTransformar etiketarekin kanpaina hau sare sozialetan presentzia berezia du:
https://twitter.com/ONGDeuskadi
https://www.facebook.com/coordinadora.ongd.euskadihttp://www.youtube.com/user/ONGDEuskadi
- Gorka Otxoa aktoreak 2013an azaldu du zergatik diren beharrezkoak lankidetza politikak:
-
Ana Urrutiak, kazetaria, 2013an hegorantz begiratu behar dugula dio giza-printzipio bat da delako:
- Alberto Iñurrategi mendizaleak 2013an aipatzen du milioika laguni eragiten diela murrizketa eta mozketa hauek bai hezkuntza programatan, bai osasun proiektuetan, baita berdintasunaren aldeko lanean:
-
Garbiñe Biurrun juristak 2014an aipatzen duenez munduko beste lekuetako beharrei erantzuten ez badiegu eta han oinarrizko giza eskubideak bermatzen ez baditugu... geure hemengoko eskubideak ez du zentzurik izango:
- Toti Martínez de Lezea idazleak galdetzen da 2014an zergatik erakundeek murrizketak egiten dituzte, baldin pertsona arruntek ez badute murriztu ematen duten laguntza:
- Bernardo Atxaga idazleak 2014ean esaten du mundua dagoen bezala injustua dela eta status quo-ak kalte egiten diola jende askori:
- Xabier Euzkitze komunikatzaileak eta bertsolariak eta giza eskubideen defendatzailea den Claudia Samayoa guatemalarrak Euskaditik bultzatzen den lankidetzak txirotutako herrialdeetako milaka pertsonei giza eskubidetan aukera bat izaten nola laguntzen duten kontatzen dute 2015an. Baita Sahara eta Guatemalan, hurrenez hurren, giza eskubideak defendatzeko egiten duten lanaren harira mintzatzen dira:
(azpitituluak euskaraz Youtuben aktibatu daitezke)
- Edurne Pasabanek, mendizalea eta Montañeros para el Himalaya Edurne Pasaban-eko sortzailea, eta El Salvadoreko giza eskubideen defensatzailea eta feminista den Morena Herrerak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitearen garrantziaz hitz egiten dute 2015ean. Krisialdi garai honetan bereziki lankidetza politiken garrantziaz hitz egiten dute ere:
(azpitituluak euskaraz Youtuben aktibatu daitezke)
- Vera Samudiok, Kolonbiako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko eragin arduradunak, eta José Ángel Cuerdak, Gasteizko alkate ohiak, Kolonbiako lekualdatuen egoeraren eta errefuxiatuen Europara etorreraren inguruan aritu dira. Lankidetza gure ingurunean eta Hegoaldeko herrialdeetan nola ulertzen den inguruan hitz egin dute ere: (azpitituluak euskaraz Youtuben aktibatu daitezke).