Esan ozen!
Gasteizek eta Bilbok kontzertu solidario, parte-hartzailea eta berritzailea antolatu dute eta lankidetza entzunarazi dute.
La Box marketing eta komunikazio agentziaren laguntzarekin burututako kanpaina hau 2015eko Publifestival Nazioarteko Gizarte Publizitate Jaialdiko Ekimen sozial edo kultural hoberena kategorian saritua izan da.
Ikusi nahi al duzu?
`Esan ozen´Gasteizen:
`Esan ozen´Bilbon:
Horregatik, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak ibilbide horri balioa eman nahi dio eta baita eskuratutako aurrerapen eta lorpen guztiei ere. Euskal gizarteak pobrezia eta desberdintasunak ezabatzeko helburuarekin konpromisoa hartu du eta lankidetzaren bidez ari da laguntzen gauzak “zerbait alda daitezen” eta herrialde pobretuetako milaka lagunek aukera bat izan dezaten beren giza eskubideak bermatzeko. Elkartasunak pertsonengan eragiten du, zuzeneko eragina hezkuntzan, osasunean, gizon-emakumeen arteko ekitatea bultzatzeko ahaleginetan, gai publikoetako parte-hartzean, edateko ura eta saneamendu sistemak edukitzeko azpiegituretan, gosearen aurkako borrokan… hots, herrialde pobretuetan pobrezian eta ezberdintasun egoeran bizi diren milioika pertsonengan. Isla dute, halaber, mundu justuago bat lortzeko asmoz euskal gizartea sentsibilizatzeko gure artean abiatzen diren ekimenetan. Lan hori guztia garapenerako GKEen lankidetza eta lanari esker posible da.
Ikusi nahi duzu nola antolatu genuen ekimena?