Nazioarteko lankidetzan murrizketei ez.
Balaztada historikoa lankidetzako politikei Eusko Jaurlaritzan.
Egungo aurrekontu luzapenaren markoan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak adierazi du 32 milioi eurotara mugatuko duela bere gastua, 2012ko 50,6 milioien aldean. Murrizketa horiek direla eta ez da beteko 2007ko Lankidetzaren Euskal Legea, zeinak ezartzen baitu Eusko Jaurlaritzak aurrekontu osoaren %0,7 bideratu beharko zukeela lankidetzara 2012an. Aurreikuspen horren arabera, 2013an aurrekontu osoaren %0,35 zuzenduko du helburu horietara, hau da, %0,4 baino gutxiago lehen aldiz 2002tik.
Euskal lankidetza erreferente garbia izan da Estatu osoan azken 25 urte hauetan, ez bakarrik Euskadiko erakunde publikoek lankidetzara bideratu duten diru kopuruarengatik, baina baita ere, eta bereziki, aplikatu diren lankidetza politiken kalitatearengatik, epe luzekoak izateagatik eta emakumeen eskubide, genero ekitate eta jabekuntzaren alde duten konpromisoarengatik.
Murrizketa horiek beren ondorioak dituzte pertsonengan, zuzeneko eragina hezkuntzan, osasunean, gizon-emakumeen arteko ekitatea bultzatzeko ahaleginetan, azpiegituren sustapenean... hots, herrialde pobretuetan pobrezian eta ezberdintasun egoeran bizi diren milioika pertsonengan. Kaltetuta suertatuko dira halaber herritarrak sentsibilizatzeko eta beraz gizarte justuago bat lortzeko gure inguruan abiatzen diren ekimenak. Krisi garaian, pertsonak izan behar dira politika guztien erabateko lehentasuna, beste edozein interesen gainetik.
Pobreziarekin eta desberdintasunarekin kezkatutako euskal gizarte engaiatu eta solidarioaren ahaleginari esker, orain arte egin diren lankidetzako politika publikoak euskal herritarren ondarea dira, eta euskal herritarrak harro daude elkartasun arloan Euskadik hainbeste urtean izan duen lidergoagatik. Horregatik hain zuzen, ezin zaio gizarteari kendu herritar, alderdi politiko, gizarte antolakunde eta erakunde publikoen arteko adostasunari esker hainbeste denboran lortu dena.
Hau guztia dela eta Euskadiko GGKEen Koordinakundean aldarrikapen ekimen batzuk antolatu ditugu, etengabe eguneratuko direnak gune honetan:
-Sinatu eta Iñigo Urkullu Lehendakariari nazioarteko lankidetzan ez mozteko esan.
-Prentsa oharra: Nazioarteko lankidetza arloko murrizketek mozketa historikoa egingo diete politika horiei eta ondorioz milaka pertsonaren eskubideak ezingo dira bermatu.
-Zertarako balidu du euskal nazioarteko lankidetzak?
-Aurrekontu solidarioa aldarrikatu sare sozialetan eta #presupuestosolidario etiketa erabili Twitter-en.
-Eusko legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean agerraldia martxoak 11an. Parte hartzearen bideoak.
-Giza aurrekontuen aldeko mobilizazioak martxoak 12an.
-Martxoak 21ean lankidetzan mozketen aurkako pertsonekin egindako "domino efektua".
-Lankidetza aldaketarako; Euskadiko nazioarteko elkartasunaren alde manifestua
-Pertsonak ez al ziren lehengo? iritzi artikuloa
-El deterioro de la cooperación y su impacto en el aumento de la desigualdad entre mujeres y hombres iritzi artikulua.
-Gipuzkoako Batzar Nagusien ebazpena Eusko Jaurlaritzako lankidetzan mozketen aurka.
- Eusko Legebiltzarrean lankidetzaren inguruan onartutako legez besteko proposamena (ekainak 20an, osteguna).
-Guztion ona iritzi artikulua
-#CooperarParaTransformar ikus-entzunezko kanpaina