Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna (2011)
Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, erakunde sozialok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarteari, pobrezia eta desberdintasunaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak lortzeko.
Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan. Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik.
Urriak 13-20ko Pobreziaren aurkako Astean zehar, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatu ditugun ekimenen bitartez, hainbat kolektibo, sindikatu eta Garapenerako GKEok ahotsa goratuko dugu pobreziaren eta desberdintasunaren aurka.
Aberastasunaren aurka jo, orain!
-Euskadiko ekimenen egitaraua.
-Pobreziaren aurkako Astearen Manifestua.
-Euskadiko 2011ko Pobreziaren aurkako astearen bideoa.
-Euskadiko 2011ko Pobreziaren aurkako astearen bideo osoa.
-Pobreziaren aurkako 50 minutu Tas-tas irrati librean.
- Pobreziaren datuak eta aurpegiak.
-Iritzi artikukua