Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna (2010)
Urriaren 17an ospatuko da Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna. Hitzordu horretan, miseria eta bazterkeria baztertzen dituzten mundu osoko pertsonak biltzen dira urtero, gizaki guztien duintasuna eta askatasuna errespetatzeko hartu duten konpromisoa adierazteko eta beren elkartasuna erakusteko. Hala, aurten ere Euskadiko herritarrek bat egin nahi izan dute nazioarteko deialdi honekin, garapen sozial, integral, gizatiar, parte-hartzaile eta iraunkorraren aldeko apustua eginez. Pobreziaren aurkako Aste honetan zehar eta antolatu diren jarduera ugarien bitartez, kolektiboek, sindikatuek eta Garapenerako GKEek beren ahotsa ozen entzunaraziko dute Pobreziaren eta desberdintasunen aurka.
Horregatik guztiagatik, urriaren 13tik 17ra Araban, Donostian eta Gipuzkoan ospatuko da Pobreziaren aurkako Astea da. Horretarako hainbat mugimendu sozial, sindikatu eta Garapenerako GKEek mobilizatzeko deia egiten diete herritarrei, pobreziaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak hartu daitezen.
Ekonomi, elikadura eta ekologi arloko krisi honek argi utzi du sistema kapitalista dela pobreziaren eta bazterkeriaren eragile nagusia. Eredu hau ekonomikoki, sozialki eta humanoki jasanezina da, aberastasuna sortzen duelako herrialde askotako pertsona gutxi batzuentzat eta miserian hondoratzen dituelako gure inguruko pertsona asko, batez ere Hegoaldeko herrialdeetan. Gainera, neurri gabeko kontsumoan eta baliabide natural eta fosilen gehiegizko ustiapenean oinarritzen da.
Aurten, kalera irtengo gara hainbat ekimen eta ekintzekin. Euskadiko hainbat kolektibo eta taldeek bidezkoagoa eta solidarioagoa den etorkizun eta mundu bat eraikitzeko egiten dituzten proposamenak edo alternatibak erakutsi nahi ditugu. Informazioa zabaldu, parte hartu, mobiliza zaitez!
Zero Pobrezia kanpaina, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak bultzatzen du eta hiru herrialdeetan izango da ikusgai egun hauetan. Honen helburua diraMilurteko Garapen Helburuak betetzeko presioa egitea eta gizartea sentsibilizatzea pobrezia eta desberdintasunen aurrean.
Pobreziaren aurkako Astea. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, 2010eko urriak 13tik 17ra:
Araba:
-Arabako ekimenak ikusi.
Bizkaia:
-Bizkaiko ekimenak ikusi.
-Bizkaiko manifestua irakurri.
-Bizkaiko prentsa oharra ikusia.
Gipuzkoa:
-Gipuzkoako ekimenak ikusi.
-Gipuzkoako manifestua irakurri.
-Gipuzkoako prentsa oharra ikusi.
-Euskadiko ekimen guztiak ikusi.
Bitartean, informatzea gauzak aldatzeko lehenengo pausoa izan daiteke.Hemen ikus daitezke aurreko urteetan egindako ekimemen argazkiak.