Boluntario udako hiri kolonietan – Save the Children Euskadi

Boluntario udako hiri kolonietan – Save the Children Euskadi

Eskatzailea: Save the Children Euskadi
Postua: Boluntario udako hiri kolonietan

Beste uda bat bizi! Anima zaitez boluntario gisa parte hartzera urtero Gurutzetan antolatzen ditugun hiri-kolonietan.

Badira urte batzuk Gurutzetako (Barakaldo) haurrei udako oporraldiaz gozatzeko aukera eskaintzen diegula. Hiri-koloniak jolaserako, abenturarako eta dibertimendurako espazio bat dira guretzat, haurrak bi astez hazteko, ikasteko eta jolasteko aukera izan dezaten. Horregatik, esperientzia hau gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Pertsona konprometituak behar ditugu, udan haur horien arteko aldea markatzen lagunduko digutenak.

Animatzen zara? 16 urte baino gehiago badituzu eta udalekuetan haurrei laguntzeko gogoa eta ilusioa baduzu, hauxe da zure lekua. Ordutegia Ordutegia: 9: 00etatik 15: 00etara, astelehenetik ostiralera Lekua Barakaldoko CRIA (La Paz kalea 25) Kolonietako txandak 1. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra 2. Uztailaren 10etik 21era Edozein galdera duzula ere, jar zaitez gurekin harremanetan!

voluntariado.euskadi@savethechildren.org