- Asteazken honetan, martxoaren 25ean, Koordinakundeko bi ordezkarik agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Berdintasun eta Nazioarteko Lankidetza Batzordean.
- Astearteko gosari-topaketaren ildo beretik, «euskal lankidetza eredua» aldarrikatu dugu, autoritarismoen gorakadaren, espazio zibikoaren itxieraren eta garapenerako nazioarteko laguntzaren desegitearen aurrean.
- Alderdi politiko guztietako ordezkarien aurrean, azalpenak eskatu ditugu Lankidetzarako Euskal Legea ez betetzeagatik eta aldatzeagatik, bai eta aurrekontu murrizketagatik ere, %0,7tik urrun baikaude oraindik.
Jarraian, Nerea Uriarte Goitia eta Irene Molero Gurrutxaga Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakariak eta koordinatzaile orokorrak Eusko Legebiltzarreko Berdintasun eta Garapenerako Lankidetzaren Batzordean egindako agerraldiaren bideo osoa eta zenbait argazki:









