Zine Foroa, Martxoak 10 : Nora el Hourch-en «HLM Pussy»

HASIERA: martxoa 10, 2026
BUKAERA: martxoa 10, 2026
NON: Cineclub FAS (Plaza Indautxu, Salón el Carmen) Bilbao
ORDUTEGIA: 19:45

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Datorren martxoaren 10ean19:45etan, FAS zineklubean (Indautxu plaza, El Carmen Aretoa), Mugarik Gabeko Ekonomilariek, Cineclub FASekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean, «HLM Pussy» izeneko filmaren proiekzioa antolatuko du, Nora el Hourchek zuzendua. Sarrera doakoa da, hemen izena eman besterik ez duzu egin behar.

Jarduera hau genero berdintasuna sustatzeko ekimenen barruan kokatzen da, sare sozialekin, jazarpenarekin eta adiskidetasunaren mugekin lotutako gaiei buruz hausnartzeko gune bat eskainiz

«HLM Pussy» generoari buruzko tesiaren eta adiskidetasun etenaren arteko filma da. Jatorri sozial desberdinak izan arren. Amina, Djeneba eta Zineb nerabe banaezinak dira, eta txikitatik lagunak.

Zinebek anaiaren lagunik onenaren jazarpena jasaten duenean, Aminak bideo konprometigarri bat argitaratzea erabakitzen du sare sozialetan, jazartzeari utziko dion itxaropenarekin. Ez dakiena da bideoak bere segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, bere adiskidetasuna ere frogatuko duela.

Proiekzioaren ondoren, elkarrizketarako gune bat irekiko da solasaldi eta eztabaida batekin, non obrak planteatzen dituen gaiak eta mezuak aztertuko diren. Sarrera doakoa da, esteka honetan eman behar duzu izena