Erakusketa: «Carne y Arena (birtualki presente, fisikoki ikusezina)», Alejandro G. Iñárritu

HASIERA: martxoa 11, 2026
BUKAERA: ekaina 20, 2026
NON: 5. platoa - EITBren egoitza - Basurtuko Kaputxinoak 2 (Bilbo)
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Mezu honen bidez jakinarazten dizuegu Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarea ZAS! Carne y Arena (Birtualki presente, fisikoki ikusezina) erakusketa Bilbon egitea laguntzen ari gara. Alejandro G. Iñárritu zinemagile mexikarrak sortutako errealitate birtualeko esperientzia dena. Erakusketa hau Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-k eta EITBk antolatu dute.

ZAS! Sareak arrazakeriaren eta xenofobiaren inguruan sentsibilizatzeko eta prebenitzeko jarduerak egingo ditu esperientzia eta hausnarketak murgiltze-instalaziotik harago joan daitezen, eta datozen asteotan zehaztuko dizkizuegu Carne y Arena Agenda deitzen dugun horretan.

 

Erakusketari buruzko argibide gehiago:
  • 🌍 Errealitate birtualeko esperientzia bat, Mexikoko eta Erdialdeko Amerikako migratzaile eta errefuxiatuen erbesterako bidaiaren zati baten erdian kokatzen zaituena
  • 📆 2026ko martxoaren 11tik ekainaren 20ra
  • 📍 5. platoa EITBren egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak 2, Bilbo)
  • 🎟️ Sarrerak dagoeneko salgai www.eitb.eus/carneyarena helbidean
  • 💳 10 euro + kudeaketa gastuak (1,21 euro). Ez dago aurreikusita gonbidapenak banatzea.

 

🎬 Alejandro G. Iñárritu zinemagile mexikarrak sortutako murgiltze-instalazio zirraragarri honen trailerra uzten dizugu: