Palestina mapan: ibilaldi solidarioa Irunen

HASIERA: abendua 8, 2025
BUKAERA: abendua 8, 2025
NON: Bentako Auzo Elkartea (Irun)
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Bakearen Soinu Mapa Ilustratuak ibilaldi solidarioaren bigarren edizioa proposatzen du Landetxa auzoan (Irun). Bertan, parte-hartzaileek geldialdi desberdinetan soinu-kontakizunak gidatutako ibilbidea egingo dute. Jarduerak artea, hezkuntza eta teknologia uztartzen ditu gogoeta kolektiboa, enpatia eta Palestinako errefuxiatuenganako elkartasuna sustatzeko, eta kultura arteko ulermena bultzatzen du soinua eta ilustrazioa baliatuz.