Tailer Artistikoa: Memoria Txatalak. SEADen arima grabatzen

HASIERA: otsaila 17, 2026
BUKAERA: otsaila 17, 2026
NON: Lekua: Kiribil Sorgunea (Fermin Lasuen kalea, 7 – Vitoria-Gasteiz)
ORDUTEGIA: 17:00

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrenean, sorkuntza, memoria eta erresistentzia ardatz dituen tailer artistiko kolektibo batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

“Memoria txatalak” tailerrak melfa kolektibo bat egitea proposatzen du, identitatearen eta memoria partekatuaren sinbolo gisa. Jardueran zehar, parte-hartzaileek linograbatze-teknika ikasiko dute eta beren pieza propioa estanpatuko dute. Pieza hori gainerakoekin batuko da melfa kolektibo handi bat osatzeko. Lan honek, artearen bidez, saharar herriaren erresistentziaren historia kontatuko du.

Sorkuntza gune parte-hartzailea da, non artea memoria kolektiboa adierazteko, zaintzeko eta transmititzeko tresna bihurtzen den.

Informazio praktikoa

Data: 2026ko otsailak 17, asteartea

Ordua: 17:00

Lekua: Kiribil Sorgunea
(Fermin Lasuen kalea, 7 – Vitoria-Gasteiz)

Zure arrastoa uztera eta artetik eta elkartasunetik memoria komuna eraikitzen duen obra kolektibo baten parte izatera gonbidatzen zaitugu.