Solasaldia: «Mendebaldeko Sahara, 50 urtez ahaztuta»

HASIERA: martxoa 12, 2026
BUKAERA: martxoa 12, 2026
NON: Benta Auzogunea - Aingeru Etorbidea, 49 (Getxo)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Mendebaldeko Sahara, 50 urtez ahaztuta izenburuko solasaldia izango da datorren martxoaren 12an, ostegunean, 19:00etan Getxoko Benta Auzogunean, ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Udalarekin elkarlanean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50.urteurrena dela eta.

Solasaldiko hizlariak izango dira: Juan Soroeta, EHUko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle, Giza Eskubideen Behatokia nazioarteko elkarteko presidente eta Saharako gatazkaren ikertzailea, eta Mujtar Leboihi, Fronte Polisarioaren ordezkaria Euskadin. Solasaldiaren ondoren publikoarekin hitz egiteko aukera izango da.