HASIERA: otsaila 28, 2026
BUKAERA: otsaila 28, 2026
NON: Euskalduna Jauregia - Abandoibarra, 4 (Bilbo)
ORDUTEGIA: 20:00

Bilboko Udaletik Saharari Kantari kontzertura gonbidatu nahi zaituztegu. 2026ko otsailaren 28an izango da, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra etorb. 4, Bilbao), 20:00etan.
Saharari Kantari saharar herriaren aldeko kontzertua da; Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko kontzertua, hain zuzen ere. Ekimen honen helburua ahaztutako gatazka honi ikusgarritasuna ematea da. Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik mende erdia betetzen denean, musikaren bidez babesa erakutsi nahi diogu herri honi.
Kontzertuak hamabost artista baino gehiago elkartuko ditu. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Oreka Tx, Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Iker Lauroba, Esti Martinez, Fariba Sheikhan eta Postal Kolekzionistak arituko dira oholtzan, baita Sua Enparantza dantzaria eta Jon Maia bertsolaria ere. Bi abeslari saharar ere izango dira: Suilma Aali eta Aziza Brahim, artista gonbidatua bezala. Mendebaldeko Saharari espreski eskainiko abestiak kantatuko dituzte denek.
Herri palestinarrari ere keinu bat egingo zaio kontzertuan, eta horretarako bi artista palestinarren emanaldi berezia izango dugu: Ahmed & Nur.
Ekitaldia Euskal Fondoak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatu dute, Bilboko Udalaren eta eLankidetzaren laguntzarekin.
Sarrerak salgai daude jada Euskaldunako webgunean: www.euskalduna.eus. Gabriel Celayak esan zuen bezala, poesia etorkizunez betetako arma bat da. Poesiaz beteriko kontzertu honek ahanzturari eta axolagabekeriari aurre egiten laguntzea espero dugu.
Nobedade guztiak eta kontzertuari buruzko informazio eguneratua izateko, gure sare sozialak jarraitzera gonbidatzen zaituztegu:
