Proiekzioa eta solasaldia: «Los cayucos de Kayar», Thimbo Samb-ekin

HASIERA: abendua 17, 2025
BUKAERA: abendua 17, 2025
NON: Itsasmuseum - Ramón de la Sota Kaia, 1, Abando (Bilbao)
ORDUTEGIA: 19:00-21:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

🎬 Los cayucos de Kayar Bilbora iritsiko da

Migratzaileen Nazioarteko Egunaren (abenduaren 18a) harira, Bilboko Udaleko Kulturarteko Bizikidetzaren Arloak, KCD GKEarekin eta Immigrazioaren Tokiko Kontseiluko Gazte Taldearekin elkarlanean, kulturarteko proiekzio eta solasaldi bat antolatu du Itsasmuseumen.

👉 Álvaro Hernández Blanco zuzendariaren dokumentalak Zinema Ikusezina Film Sozialak 2025 jaialdiko Kulturen arteko Saria irabazi zuen, eta Thimbo Samb-en itzulera kontatzen du: Espainian 15 urte igaro ondoren, bere jaioterrira, Senegalgo Kayar herri arrantzalera, bueltatzen baita.

Topaketa hau migrazioei, berdintasunari eta aniztasunari buruzko gogoeta eta elkarrizketa sustatzeko gunea izango da.