Proiekzioa «BUNA: Isiltasun osteko ahotsak»

HASIERA: otsaila 3, 2026
BUKAERA: martxoa 13, 2026
NON: Loiola Kultur Etxea
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

BUNA: Isiltasun osteko ahotsak erakusketak bere ibilbideari jarraitzen dio, eta oraingoan Loiola Kultur Etxean egingo du geldialdia, Tigrayko (Etiopia) emakumeen istorioekin berriro topo egiteko gune berri bat irekiz.

Erakusketa hau Ximena Borrazás eta Edgar Gutiérrez fotokazetarien eta Iñaki Luis argazkilari donostiarraren begiradetatik eraikitako kontakizun bisuala da; hirurek errealitate konplexuak hurbiltzen dituzte sentikortasunez, errespetuz eta sakontasunez.

Otsailaren 12an, 18:00etan: BUNA: Isiltasun osteko ahotsak film laburraren proiekzio berezia.

Esperientzia osatzeko eta irudiek irekitzen dituzten istorioetan sakontzeko aukera.

Geldialdi berria, begirada berriak.

BUNAk bere bidea egiten jarraitzen du.