Jardunaldia: «Altxa dezagun ahotsa genero indarkeriaren aurka. Isiltasunak ere min ematen du»

HASIERA: abendua 10, 2025
BUKAERA: abendua 10, 2025
NON: Bilborock
ORDUTEGIA: 19:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Bai, operaz hitz egitera gatoz, baina ez da ohiko opera bat. Ahots Errebeldeak: La Tragedia de l’Amore Ilusorio du izena eta jorratzen duen gaia denek ezagutzen dugu baina batzutan nahiago dugu ez begiratzea: nola saldu diguten maitasuna. Badakizu: “jeloskortasuna normala da”, “maite bazaitu, aldatu egingo da”, “maitasunak dena lor dezake”, “zu gabe ez naiz ezer”, “nire laranja erdia zara”…

Opera honek mito horiek guztiak desmuntatzen ditu. Kantuz, interpretazioaz, umore puntu batekin eta errealitate dosi on batekin.

 

📍 Tokia: Bilborock
🗓 Noiz: abenduak 10
⏰ Ordua: 19:00
🎟 Sarrerak: https://bit.ly/opera-coloquio (leku mugatuak) (Sarrera doan)

 

Opera ondoren mokaduak hartzeko momentua izango da, eta ondoren solasaldi bat CENDIPP (Peru) erakundeko bi kiderekin. Emakumeek urteak daramatzate genero-indarkeriaren aurkako lehen lerroan lanean.

 

Zure zain gaude.
Entzuteko, pentsatzeko… eta ikasten jarraitzeko gogoz.

 

Antolatzailea: Proclade Yanapay, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker.