Palestina da…bizitza eta okupazioari aurre egiten dion erresistentzia

HASIERA: azaroa 27, 2025
BUKAERA: azaroa 27, 2025
NON: Hika Ateneo. Bilbo
ORDUTEGIA: 09:30 – 14:00

Publikoari irekitako jardunaldia

Eguna: 2025eko azaroaren 27an
Lekua: Hika Ateneo. Bilbo

Ordua: 09:30 – 14:00

 Moderatzaile: África Baeta

Antolatzailea: Bakerako Lankidetza Batzarrea /Asamblea de Cooperación por la Paz (BLB/ACPP), eLankidetzaren laguntzarekin

Deskribapena

Bakerako Lankidetza Batzarreak (BLB) azaroaren 27an publikoari irekitako “Palestina da…bizitza eta okupazioari aurre egiten dion erresistentzia” izeneko jardunaldia antolatuko du Bilbon eta bertan izango dira BLBren kide diren Palestinako hiru erakunde nagusiak: PARC, PHG eta PSCCW.

Jardunaldiaren helburua euskal herritarrei gizarte zibil palestinarrak okupazioari eta blokeoari aurre egiteko dituen erresistentzia-moduak eta bertako erronkak eta errealitateak gerturatzea da. Horretarako, bizitzaren ezinbesteko hiru dimentsio abiapuntutzat hartuko dira: lurra, ura eta feminismoa. Lelo berarekin (“Palestina da bizitza eta okupazioari aurre egiten dion erresistentzia”), jardueraren helburua da palestinar lurraldeetako eguneroko bizitza sostengatzen duten erresilientzia-estrategiei balioa ematea.