Azaroak 25, Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Eguna: mobilizazioak

HASIERA: azaroa 25, 2025
BUKAERA: azaroa 25, 2025
NON: Bilbao, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baiona
ORDUTEGIA: 19:00

Mobilizazioa

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunean, indarkeria matxistaren eta horri eusten dion konplizitatearen aurka ahotsa altxatzera deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Manifestazioak izango dira 19:00etan Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan eta 18:30ean Baionan, Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista/ ¡Vuestra hipocresía es violencia! / Votre hypocresie est la violence! lelopean.

Aurten ere, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak mobilizazioekin bat egingo du, eta horietan aktiboki parte hartzeko deia luzatu du.