HASIERA: abendua 23, 2025
BUKAERA: abendua 23, 2025
NON: Frente al Parlamento Vasco
ORDUTEGIA: 09:00

2024ko otsailaren 15ean onartu zen Gasteizko Legebiltzarrean Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko 3/2024 Euskal Legea. Talde politikoek aho batez onartu zuten testua, eta gizarte zibilaren zati handi batek ospatu zuen.
Zehazki, 10.4 artikuluak honako hau dio: «Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak, ekonomia sustatzeko politiketan, ez die lagunduko erabilera militarreko armamentua edo teknologia ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten pertsona fisiko edo juridikoei». Hori gure erakundeen aurrerapauso etiko garrantzitsua izan zen heriotzaren industriaren aurka.
Datorren abenduaren 23an, Eusko Jaurlaritzak 10.4 artikulua aldatu nahi du, 2026ko aurrekontuak onartzeko prozeduraren barruan eta isilpeko eta azken orduko mozio baten bidez. Izan ere, aldaketa horrek indargabetu egiten artikuluaren eduki antimilitarista eta bakezalea, ekoizpen militarrari laguntza ematea ahalbidetzen baitu «Segurtasunerako Europako Estrategian sartzen denean». Hau da, beti edo ia beti.
Aldaketa hori justifikatzeko argudioa tristea da: 325 milioi euroko industria-inbertsioa arriskuan dagoela Euskadin. Geure buruari galdetzen diogu hori ote den gure Gobernuaren bakearen eta elkartasunaren aldeko politiken koherentziaren balioa eta gerrak suntsitzen dituzten hainbat eta hainbat giza bizitzaren prezioa.
Mesedez, ez deitu segurtasuna eskalada militarrari. Bakea ez da armekin eraikitzen. Lankidetzak ezin du gerra finantzatu. Bakeak ez duelako salbuespenik onartzen. Izan ere, gerrak ezin du lege-amarrrurik ukan.
Horregatik guztiagatik, erreforma hau salatzen eta gaitzesten dugu, eta herritarrei eta gizarte-erakundeei, erakunde bakezaleei eta lankidetzakoei dei egiten diegu abenduaren 23an, goizeko 9etan, Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentratzera, gure aurkakotasuna publikoki adierazteko.
EZ GURE IZENEAN! EZ GURE BALIABIDEEKIN! GASTU MILITARRAK HELBURU SOZIALETARAKO!
Antolatzaileak: Emakumeok Gerraren Aurka eta Gerrarik Ez Euskal Herria (eragile askoren atxikimenduarekin, tartean Euskadiko GGKEen Koordinakundearena)
