Migratzeko Eskubidearen aldeko Astea (Hernani)

HASIERA: abendua 10, 2025
BUKAERA: abendua 18, 2025
NON: Hernani
ORDUTEGIA:

Beste bat, Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Mobilizazioa

Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministak Migratzeko Eskubidearen aldeko Astea antolatu du, abenduaren 10ean mundu mailan ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan. Hainbat jarduera izango dira abenduaren 10etik 18ra:

  • Abenduaren 10etik 18ra, Urbieta kalean: erakusketa 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren eta pertsona migratu eta arrazializatuengan urratzen diren eskubideen inguruan.
  • Abenduaren 10etik 18ra, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28): Memoriaren Maindirea. Migrazio politikek eraildako pertsonen izenak eta izanak josiz, memoria kolektiboa osatzeko ariketa. Josteko aukera izango da aste guztian zehar.
  • Abenduak 10, asteazkena, 18:00etan Kulturarteko Plaza Feminista (Florida, 28): Xabier Aierdi Urrazaren (Begirune Fundazioa) hitzaldia, Epe ertain eta luzeko migrazio joerak (euskaraz).
  • Abenduak 12, ostirala, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28):
    • 16:00 Te hartzea
    • 17:00 Sueños de viernes film laburra (Harrotu Ileak eta Zine-lab kolektiboa) eta solasaldia.
    • 18:00 Hitzaldia: Arrazakeria eta antiarrazismoa: munstroa ezagutu, aurre egiteko, Youssef M. Ouled Rifeko kazetaria, arrazakerian aditua eta AlgoRaceko koordinatzailea (gaztelaniaz).
  • Abenduak 15, astelehena, 17:30ean udaletxean: Ongi etorri ekitaldia: aurten Hernanira bizitzera etorri direnei harrera (euskaraz, gaztelaniazko itzulpenarekin).
  • Abenduak 16, asteartea, 18:30ean Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28): Migrazinema Exopia (79′) dokumentalarekin, eta, ondoren, solasaldia.
  • Abenduak 18, osteguna, 18:00etan: Martxa migratzeko eskubidearen alde, Zinkoenea Plazatik.