Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna: «Ahotsak eta sustraiak»

HASIERA: otsaila 6, 2026
BUKAERA: otsaila 6, 2026
NON: Ibaiondo Gizarte Etxea - Pilota kalea 10 - La Bolsa eraikina (Bilbo)
ORDUTEGIA: 12:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Manos Unidasek Ahotsak eta sustraiak (Voces y Raíces) jarduerara gonbidatu nahi zaitu. Jarduera hori Zirikatuz Elkartearekin batera antolatuko dugu, Emakumeen genitalen mutilazioa desagerrarazteko partaidetza komunitarioa indartzea eta Mauritaniako Dar Naïm, Aleg eta Boghé emakumeen eskubide sozioekonomikoak sustatzea proiektuaren barruan. Proiektu hau Citoyennes, Citoyens Debout (CCD), Mauritaniako bazkidearekin lankidetzan gauzatzen da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatzen du.

Jarduera La Bolsa Gizarte Etxean izango da, otsailaren 6an, 12:00etan, Emakumeen Genitalen Mutilazioaren aurkako Nazioarteko Egunean. Elkarrizketarako eta sorkuntza kolektiborako prozesu komunitario batean parte hartu duten pertsonei entzuteko aukera izango da.