Liburu aurkezpena eta solasaldia: «30 segundos en Gaza», Mohammad Sabaaneh

HASIERA: otsaila 26, 2026
BUKAERA: otsaila 26, 2026
NON: Joker Espazioa - Euskalduna, 6 (Bilbo)
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Bilboko Udaletik, Joker liburu-dendarekin batera, Mohammad Sabaaneh marrazkilari eta karikaturista palestinarraren 30 segundos en Gaza liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaituzte. Liburuak zuri-beltzeko 90 ilustrazio baino gehiago ditu. Gazako biztanleriaren sufrimenduaren benetako istorioak erregistratzen eta dokumentatzen dituzte, 2023ko urriaren 7az geroztik. Mohammad Sabaaneh-ren beste lan grafiko baten zati bat –No me voy a ir. Mi historia de Palestina– ikusgai dago Palestinar komikia. Ahots propioak, oihu kolektiboa erakusketan.

Liburuaz harago, egileak Palestinan –Gazan ez ezik, Zisjordanian ere– gaur egun bizi den egoerari buruzko hausnarketa bat partekatuko du lehen pertsonan, bere ingurunetik abiatuta: Ramallah eta Yenin (bere familiaren bizilekua).

Ekitaldia otsailaren 26an izango da, 18:00etan, Joker espazioan (Euskalduna 6). Hitzaldia ingelesez egingo da eta ingelesa-gaztelania interpretazioa egongo da.

30 segundos en Gaza liburua ekitaldia baino lehen eta ondoren erosi ahal izango da, 25 euroko prezioan, ale guztiak agortu arte.  Irabazien % 100 Gazara bidaliko dira, Al Fanar Fundazioaren bidez.

Errealitate hau benetan bizi duenaren ahotsetik entzuteko aukera bat, askotan zatikatuta edo isilduta iristen baitzaigu.

 


Erakusketa ibiltaria

https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2026/01/bilbo-palestina-erakusketa-2026.jpgBilboko Udaletik Palestinar komikia. Ahots propioa, oihu kolektiboa erakusketara gonbidatu nahi zaituztegu.

Expodistrito programaren barruan, Bilboko auzoetara hurbiltzen den erakusketa ibiltari honetan, Palestinaren beste begirada bat ezagutuko duzu, egunerokoan jasotzen ditugun irudietatik haratago. Komikiaren bidez, artista palestinarrek beren ahotsa berreskuratzen dute: eguneroko bizitza, erresistentzia eta kulturaren indarra marrazten dituzte.

Erakusketan 10 autore palestinarren lana biltzen da. Autoreok adierazpen pertsonal eta kolektiborako tresna gisa erabiltzen dute komikiaren lengoaia bisuala, ahanztura arbuiatzeko eta justizia aldarrikatzeko helburuarekin. Erakusketa honekin, Bilboko Udalak konpromisoa berresten du Palestinako herriarekin eta bakean bizitzeko duen eskubidearekin, eta kulturaren indarra azpimarratzen du, minaren erdian ere loratzen dena.

2026ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31ra arte, Bilboko auzoetako hurrengo udaltegiek hartuko dute erakusketa:

  • Urtarrilaren 8tik 29ra: La Perrera
  • Otsailaren 2tik 13ra: Abando
  • Otsailaren 17tik 27ra: San Frantzisko
  • Martxoaren 3tik 16ra: Begoña
  • Martxoaren 18tik 31ra: Castaños

Ez da soilik artea; justiziaren aldeko aldarria da. Etorri eta ezagutu Palestinaren istorioak komikiaren bidez!


Bisita gidatua

Bilboko Udaletik Palestinar komikia. Ahots propioak, oihu kolektiboa erakusketaren bisita gidatura gonbidatzen zaituztegu. Abandoko Udaltegian egingo da (Barrainkua, 5) 2026ko otsailaren 11n, 19:00etan, Expodistrito programazioaren barruan.

Pedro Rojo Arabiar Jakintzarako Al Fanar Fundazioaren presidentea, erakusketaren komisarioetako bat, arduratuko da bisita gidatzeaz. Ibilbidean zehar aztertuko dira, besteak beste, erakusketaren gakoak, obrak sortu diren testuingurua eta komikiaren balioa, esperientziak, lurraldeak eta begiradak konektatzeko gai den lengoaia artistiko gisa.

Gainera, Nur eta Ahmed Haddad gazte gazatarrek ere parte hartuko dute, eta hainbat abesti joko dituzte.


Nobedade guztiak eta erakusketari eta lotutako beste jarduera batzuei buruzko informazio eguneratua izateko, gure sare sozialak jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.