«Erresistentzia ahotsak» olerki eta bertsolaritza lehiaketa

HASIERA: otsaila 9, 2026
BUKAERA: otsaila 20, 2026
NON: Concurso lehiaketa
ORDUTEGIA:

Zozketa/Lehiaketa

2026an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50. urteurrena ospatuko dugu, eta zure sormena eta elkartasuna adieraztera gonbidatu nahi zaitugu, gure olerki eta bertsolaritza lehiaketaren bidez: Erresistentziaren ahotsak.

18 eta 30 urte bitartean badituzu, hauxe da saharar herriaren historiari eta borrokari ahotsa emateko aukera!

 

Nola parte hartu?

  1. Idatzi Saharako erresistentziari, kulturari, historiari edo borrokari buruzko olerki edo bertso bat.
  2. Bidali zure obra zure datu pertsonalekin batera bakea@egk.eus helbidera:
    • Izen-abizenak
    • Jaioteguna
    • Telefonoa
    • Posta elektronikoa

 

Ebaluazioa eta sariak

Hiru irabazle egongo dira, eta bakoitzak bi sarrera jasoko ditu Saharari Kantari kontzerturako:

  • Publikoaren saria Instagramen: boto gehien jasotzen dituen lana
    • Bozketa: otsailak 23 – 24
  • Originaltasunaren saria: barne epaimahaiak aukeratua
    • Ebazpena: otsailak 25
  • Hausnarketa onenaren saria: barne epaimahaiak aukeratua
    • Ebazpena: otsailak 25

 

Data garrantzitsuak

  • Otsailaren 20ra arte (23:59): zure obra bidaltzeko epea.
  • Otsailak 23: Instagramen bozketa hasi.
  • Otsailak 24: publikoaren sariaren ebazpena.
  • Otsailak 25: originaltasun eta hausnarketarako sarien ebazpena
  • Otsailak 28: Saharari Kantari kontzertura bertaratzea (Euskalduna Jauregia)

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu edo idatzi 688 737 097 telefonora, edo idatzi bakea@egk.eus helbide elektronikora.

Ez galdu aukera ospakizun honen parte izateko eta saharar herriari elkartasuna adierazteko!