Eragozpen laborala: militarismoarekin eten!

HASIERA: abendua 13, 2025
BUKAERA: abendua 13, 2025
NON: Intxaurrondo Kulturetxea (Donostia)
ORDUTEGIA: 10:00-13:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Europako militarizazio-prozesuak armagintzarekin lotutako proiektuen handitzea dakar, eta orain arte ekoizpen militarrarekin inolako loturarik izan ez duten lanpostuei eragiten die. Zer egin dezakegu lantegietatik, erakundeetatik, ikerketa- eta hezkuntza-zentroetatik?

Abenduaren 13an, Centre Delàs, Bake-ekintza Antimilitarista eta Gasteizkoak erakundeek antolatutako jardunaldietan Juan Carlos Rois izango dugu gure artean: abokatua da eta gastu militarra ikertu eta salatzen duen aktibista antimilitarista, eta lan-eragozpena zer den azalduko du; saioan zehar militarismoarekin kolaborazio ezak dituen zailtasunak eta irekitzen dituen aukerak aztertuko ditugu. Tomàs Gisbert-ek ere parte hartuko du ekitaldian: Enpresa Ikasketetan diplomatua eta Centre Delàs-eko ikertzailea da eta bere lan-arloak militarismoa, armamentismoa eta segurtasun- eta defentsa-politikak dira.

Interesa duen edonork parte har dezake, idatzi informazio gehiago eskuratzeko edo izen emateko donostia@centredelas.org helbidera.