«Komunitatea eta babes sistema Gipuzkoan: aukerak eta erronkak» + Gipuzkoako Boluntariotza Saria

HASIERA: abendua 5, 2025
BUKAERA: abendua 5, 2025
NON: Tabakalera (Donostia)
ORDUTEGIA: 09:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Gipuzkoa izaera komunitario indartsuko lurraldea dela esan ohi da, baina, globalizazioaren eta indibidualismoaren garaiotan, ez gara irla bat.

Komunitatearekiko konpromiso eta lankidetza kultura ahultzen ari direnean, nola lortuko dugu ezberdinkeriei aurre eginez behar dugun ongizate maila garatzea, geure nortasun kulturala eta aniztasuna kudeatzea, eta, lehiakorrak izaten jarraitzea? Eta, batez ere, nola lortuko dugu sistema demokratikoa mantentzea?

KOMUNITATE IZAERAREN ETA BALIOEN ERAGINA GIPUZKOAREN ETORKIZUNEAN: Demokrazia, Lehiakortasuna, Babes sistema, Aniztasuna zikloaren 3. jardunaldi honetan, Gipuzkoan komunitate ikuspegian sakontzetik ongizate berri bat eraikitzeko aukerez eta erronkez jardungo dugu.

Eta jarraian, Gipuzkoako Boluntariotza saria 2025eko irabazleen esku uzteko ekitaldia.

Abenduak 5 ostirala, 09:00etan, Donostiako Tabakaleran.