Informazio topaketa: lankidetzarako eta gizarte eraldaketarako hezkuntzarako dirulaguntzak 2026 (Bizkaiko Foru Aldundia)

HASIERA: urtarrila 9, 2026
BUKAERA: urtarrila 15, 2026
NON: Bilborock aretoa - Mesedeetako Kaia 1 (Bilbo)
ORDUTEGIA: 10:30-12:30

Tailerra/Formakuntza

Gaur, urtarrilaren 9an, 138/2025 Foru Dekretua argitaratu da, 2026rako Garapen Lankidetzarako eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarako proiektuetarako dirulaguntzak arautzen dituena.

Eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:

  • VII. kapitulua: urtarrilaren 13tik otsailaren 12ra, 13:30ean.
  • Gainerako eskaerak: martxoaren 23tik apirilaren 23ra, 13:30ean.

Lau dokumentu nagusiak https://www.bizkaia.eus/eu/bizkaia-koopera web orrian daude eskuragarri:

  • 138/2025 Dekretua.
  • 2026ko deialdiaren baremazio-eskuliburua.
  • Nabarmendu beharreko puntu nagusien laburpen sintetikoaren dokumentua.
  • VII. kapituluan araututako dirulaguntza eskatu nahi duten erakundeek aurkeztu beharko duten kontzeptu-orriaren eredua.

Bestalde, dekretua aurkezteko, Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak topaketa bat antolatu du urtarrilaren 19an, 10:30etik 12:30era, Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia 1, 48003 Bilbo, Bizkaia), honako gai-zerrenda honekin:

  • 2025ean egindako jardueren balantzea eta 2026rako plana.
  • 2026ko Lankidetza Dekretua aurkeztea.
  • Galde-eskeak.

Izen-ematea urtarrilaren 15a baino lehen: www.bizkaia.eus/gizarte_izenematea

Epe horretan zuen esanetara egongo gara zalantzak argitzeko:

  • Dekretuaren edukiarekin zerikusia duten zalantzetarako, harremanetarako telefonoak honako hauek dira: 94 406 77 89/94 406 79 47.
  • Egoitza elektronikoaren funtzionamenduari eta/edo gai informatikoei buruzko zalantzak argitzeko, harremanetarako telefonoak esteka honetan daude jasota: https://www.ebizkaia.eus/eu/kontaktua

 

Beste informazio saio batzuk