Informazio bilera: garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetzako dirulaguntzak 2026 (Bilboko Udala)

HASIERA: urtarrila 19, 2026
BUKAERA: urtarrila 19, 2026
NON: Ibaiondo Udaltegia, Areto Nagusia - Yohn Jauregia - La Bolsa, 3. pisua - Pilota kalea 10 (Bilbo)
ORDUTEGIA: 17:00

Tailerra/Formakuntza

Bilboko Udalak 2026ko diru-laguntzetarako deialdiak onartu ditu. Eskariak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 20an amaituko da. Erabakien laburpenak asteazkenean argitaratu dira, 2026ko urtarrilaren 7ko BAOn 3. zenbakian. Oro har, deialdiei buruzko edozein informazio eskura egongo da Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Aldi berean, garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetzako esparruko dirulaguntzak azaltzeko informazio bilera jakinarazten dizuegu:

  • Eguna: 2026ko urtarrilaren 19an, astelehena
  • Ordua: 17:00
  • Lekua: Ibaiondo Udaltegia, Areto Nagusia – Yohn Jauregia – La Bolsa, 3. pisua – Pilota kalea 10 (Bilbo)
  • Gaia: Udalaren 2026ko diru-laguntzetarako deialdien aurkezpena (esparrua: garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetza).

Zuek etorriko zaretelakoan, hartu agur bero bat.

 

Beste informazio saio batzuk