Solasaldia: « Ruanda: uraren inguruko lankidetza eredua, garapen jasangarria lortzeko»

HASIERA: abendua 11, 2025
BUKAERA: abendua 11, 2025
NON: Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoko ekitaldi aretoa - Mazarredo 69, 4. pisua (Bilbo)
ORDUTEGIA: 18:30-19:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Ba al zenekien ICLI erakundeak uraren, elikaduraren eta hezkuntzaren bidezko hainbat proiektu eraldatzailetan parte hartzen duela Ruandan? Life, Water and Food da horietako bat, edateko uraren azpiegiturak uztartzen dituena tokiko nekazaritzarako laguntzarekin eta higieneari zein nutrizioari buruzko kontzientziazio-kanpainekin.

Hori dela eta, Nekane Carrasco Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoko kide eta ICLI gure GGKEko boluntarioa birritan joan da Ruandara, herrialdean ura eskuratzeko garatzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzera.

Ekintza horiek komunitate osoen bizi-kalitatea hobetzen dute, emakumeak ahalduntzen dituzte eta praktika jasangarriak sustatzen dituzte. Hori guztia nola egiten den ezagutzeko… Zatoz ekitaldira! Aukera paregabea izango da zure burua inspiratzeko eta liluratzeko, lankidetza pertsonentzat etorkizun duinagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko bidezko eredua baita.

Nekaneren esperientziak lagunduko digu ulertzen lankidetza teknikoak nola lagun dezakeen garapen jasangarri erreal eta eraldatzaile bat eraikitzen.

Gonbidapen hau partekatzera animatzen zaitugu.

Eskerrik asko, zure zain gaude