Ibilaldi-Manifestazioa Mendebaldeko Sahararen alde

HASIERA: otsaila 27, 2026
BUKAERA: otsaila 27, 2026
NON:
ORDUTEGIA: 17:30

50 urte aberri bat eraikitzen

Herritarrei dei egiten diegu saharar herriaren aldeko ibilaldi-manifestazio batean parte hartzera, kalera ateratzeko ekintza kolektibo batean, oroimenak, duintasunak eta konpromiso solidarioak bultzatuta.

Saharar herriaren 50 urteko borroka eta eraikuntza nazionalaren ospakizunean kokatzen da mobilizazioa, eta bere kausa eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea du helburu.

Deialdiaren informazioa

Data: Otsailak 27, ostirala

Ordua: 17:30

Hasiera: Andre Maria Zuriaren plaza

Ibilaldia amaitzean, Ramadaneko barauaren haustura kolektiboa (Iftar) egingo da, topaketa, errespetu eta komunitate keinu gisa.
Elkarrekin ibiltzera gonbidatzen zaitugu, kausa sahararra ikustarazteko eta saharar herriari bere aldarrikapen historikoan laguntzeko.