Hitzaldia: Palestina da…feminismoa: Emakumeak okupazioari aurre egiteko erresistentzian

HASIERA: azaroa 28, 2025
BUKAERA: azaroa 28, 2025
NON: Donostiako Emakumeen Etxean
ORDUTEGIA: 18:00etatik 19:30era

Data: 2025eko azaroaren 28an .

Lekua: Donostiako Emakumeen Etxean

Palestinako emakumeek eta neskatoek, maiz askotariko indarkeria-adierazpenetan islatzen diren genero-desberdintasunekin bizi behar izateaz gain, israeldar estatuaren okupazioari aurre egin behar diote. Okupazio horren ondorioz, beraien aurkako eskubideen urraketei aurre egiteko indar gehiagorekin borrokatu behar dira. Zorionez ez daude bakarrik: besteak beste, PSCCW (emakumeei arreta psikosoziala ematen dien zentroa) elkarteak generoan oinarritutako indarkeria-kasuak prebenitzen eta horiei arreta ematen lan egiten du. Horretarako, emakumeei laguntza psikosoziala eta juridikoa ematen die eta trebakuntza juridikoa eta ekonomikoa, sentsibilizazioa eta defentsa lantzen dituzte.

PSCCWren ordezkariek zuzenean azalduko digute emakumeek Palestinan bizi duten egoera eta elkarte horrek euskal kooperazioari esker egiten duen lan goraipagarria ere azalduko dute.