Hitzaldi hauetan ulertu ahal izango dugu zer-nolako inplikazioa eta garrantzia duen banku tradizionalak gerren finantzaketan eta armamentu-enpresek Palestinako genozidioarekin duten konplizitatean. Banku tradizionalak gerra mota horiek finantzatzeko nola jarduten duen aztertuko da, eta desobedientzien esperientziak jarriko dira mahai gainean, horrelako ekintzen aurrean ikusarazteko eta erantzuteko.
Noiz? Otsailaren 19an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara
Non? Landatxo G.E.an, Gasteiz
Prezioa? Doan
Izen-ematea? Sarrera librea tokiak bete arte.
Hizlariak:
Nestor Prieto: Gazako Askatasunaren Flotillako kidea. Politologoa eta kazetaria da, nazioarteko politikan eta geopolitikan espezializatua. Mexikoko, Venezuelako, Libanoko, Aljeriako eta Mendebaldeko Saharako prozesu politikoak eta migrazio-prozesuak dokumentatu ditu. Bere lan akademikoa eta hedabideen nazioarteko analisia uztartzen ditu. Max Carbonell (Centre Delà s d’Estudis per la Pau): Biologian doktorea UPFn eta graduondokoa Teknopolitikan eta Aro Digitaleko Eskubideetan. Azken urteotan, proiektuen teknikari eta ikertzaile gisa lan egin du Kataluniako hirugarren sektoreko erakundeetan. Gaur egun, armen finantzaketari (banka armatua) buruzko ikerketa-ildoa jarraitzen du Centre Delà s d’Estudis per la Pau Zentroan. Bakea, segurtasuna, defentsa eta armamentismoa aztertzeko erakunde independentea da. Ikerketa eta eragin politiko eta soziala egiten ditu, bake-kulturaren ikuspegitik, militarismoaren eta gatazka armatuen ondorio negatiboei buruz.