Hitzaldi/solasaldia: Ezbiolentzia eta desobedientzia zibila

HASIERA: martxoa 11, 2026
BUKAERA: martxoa 11, 2026
NON: Gasteiz
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Hitzaldi/solasaldi honetan desobedientzia zibila zer den eta eraldaketa politikorako tresna gisa nola erabiltzen den ezagutuko dugu. MOC zer den eta zer lan-ildo dituen jakingo dugu, desobedientzia zibila eta indarkeriarik gabeko ekintza zuzena ardatz hartuta. Hitzaldiaren/solasaldiaren bigarren zatian desobedientzia zibileko ekintza zehatz bati buruz ikasiko dugu, gastu militarraren aurkako objekzio fiskalari buruz, non jakingo dugun zer den, zergatik egiten den, eta nola eta non egiten den.

Noiz? Martxoaren 11an, asteazkena, 18:30etatik 20:00etara.
Non? Pilar G.E.an (Askotarako Gela 1) Gasteiz
Izen-ematea? Doan Izena eman behar da formularioan.

Prestakuntza-emailea:

Kontzientzia Eragozpen Mugimendua (KEM-MOC): Bilboko talde antimilitarista hau 70eko hamarkadaren erdialdean sortu zen, kontzientzia-eragozpenaren mugimenduari lotuta. Bere lana gerren salaketan oinarritzen da, ikuspegi libertario, asanbleario eta autogestionatu batetik. Armadarik gabeko mundu bat lortzeko, desobedientzia zibila eta indarkeria eza tresnak erabiltzen dituzte. Horretarako, intsumisioa, gastu militarrari eragozpen fiskala, armen-industrien finantziatzanamendu salaketa, bakerako hezkuntza, indarkeriarik gabeko ekintza zuzena eta indarkeriarik gabeko gatazken ebazpena erabiltzen dituzte.