Giza Eskubideei buruzko Urteko IX. Ikastaroa: Generoaren Mugak – Emakumeentzako erronkak Iranen eta Afganistanen

HASIERA: azaroa 20, 2025
BUKAERA: azaroa 21, 2025
NON: UPV/EHU – Ignacio Maria Barriola Ikastegia - Donostiako Campusa - Elhuyar plaza, 1
ORDUTEGIA: Azaroaren 20a, osteguna (10:00 – 11:30); Azaroaren 21a, ostirala (11:00 – 12:40)

Haurralde Fundazioak eta Afganistango Emakumeen eta Neskatoen Giza Eskubideen Aldeko Plataformak, UPV/EHUko Psikologia Fakultatearekin batera, urteroko ikastaro hau antolatu dute, genero-indarkeriei, arrazakeria egiturazkoari eta Iranen zein Afganistango giza eskubideen urraketei buruz hausnartzeko, ikuspegi feminista, antirrazista eta intersekzional batetik.

 

Azaroaren 20a, osteguna – Euskara Multi taldea
10:00 – 11:40
2.2 Gela · Ignacio M. Barriola Ikasgelategia (UPV/EHU)
Gaia: Generoen araberako apartheida eta giza eskubideak. Eztei behartuak eta erresistentzia feminista.
Hizlariak:
• Nilufar Saberi – Giza eskubideen aldeko ekintzaile irandarra eta Emakumea, Bizitza, Askatasuna taldeko bozeramailea (Madril).
• Manizha Ahmadzai – Afganistango errefuxiatu ginekologo medikua (titulua Espainian homologatua).

 

Azaroaren 21a, ostirala – Gaztelania taldea
11:00 – 12:40
2.3 Gela · Ignacio M. Barriola Ikasgelategia (UPV/EHU)
Gaia: Trauma soziala, ukatutako eskubideak eta emakume irandarren erresilientzia.
Hizlariak:
• Ryma Sheermohammadi – Iranen egoera, giza eskubideak eta emakumeen eskubideak aztertzen aditua.
• Manizha Ahmadzai – Afganistango errefuxiatu ginekologo medikua.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Maleta Antirrazista: Ahalduntzea, Aniztasuna eta Giza Eskubideak proiektuaren esparruan, ikastaroak Iran eta Afganistango adituak izango ditu, generoen araberako apartheidaren eta errepresio iraunkorraren aurrean analisiak, esperientziak eta erresistentziarako estrategiak partekatzeko.

 

Informazio gehiago: ong@haurraldefundazioa.org