HASIERA: abendua 11, 2025
BUKAERA: abendua 11, 2025
NON: Bilborock (Meseedetako Kaia 1, Bilbo)
ORDUTEGIA: 09:30-15:30

Urteurrena dugu! Aurten, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak urtero antolatzen ditugun jardunaldien hamargarren urteurrena betetzen da.
Izen-emateak: https://forms.gle/QcDFrBkQKTwb8MgG6
Hamarkada honetako abiapuntua eta elementu komuna izan da gure erakundeen barruan ikuspegi feminista txertatzeko prozesuan aurrera egitea:
- 2016an, gure etxeetan ere egin behar dugun eraldaketa feminista ez ahaztearen garrantzia baloratu genuen, eta jardunaldietan erakunde-kulturaren eraldaketaren esanahia, dimentsioa eta garrantzia aztertu genituen, aldaketa feministaren eragile gisa.
- 2017an, identifikatuta genituen genero-berdintasunaren aurkako erresistentziak eta horiei aurre egiteko estrategiak zuzenean jorratzeari ekin genion, gatazkak konpontzeko teknikei buruz ikasteaz ahaztu gabe; izan ere, ekitaterako aldaketa orok berekin dakar botere- eta gatazka-kuota handienak dituztenen aldetik erresistentzia.
- 2018an, jazarpen-protokoloei buruzko prestakuntza jaso genuen, eta ikusi genuen askotariko ikuspegietatik landu daitekeela lan-eremuko jazarpena, bai formalenetatik, bai biktimarengan eta haren erreparazioan zentratuagoetatik.
- 2019an, Euskadiko berdintasunaren aldeko prozesuetan egin dugun 10 urteko ibilbidearen balantzea egin genuen; eta 2020an aurrekontuetan jarri genuen lupa feminista.
- 2021ean, lankidetza feminista izan zen gaia. Estatu-mailan Garapenerako Lankidetzarako Kontseiluko GGKEen aldetik gai honetan izandako aurrerapenak bertatik bertara entzuteko aukera izan genuen.
- 2022tik aurrera, emakumeen zaintzan eta parte-hartzean jarri genuen arreta, gure erakundeen eraldaketa feministaren funtsezko elementu gisa. 2022an jardunaldien gaiak eta izenburuak zainketekin izan zuten lotura, 2023an parte-hartze feministarekin, eta 2024an emakumeen ahotsa entzuten ote zen galdetu genion geure buruari. Gainera, 2022. urtetik aurrera, jardunaldien metodologian aldaketak egin genituen, funtzionamendu arauen bidez «geure burua zaintzeko» modu zehatzak bilatuz, denboren kontrola eta parte hartzeko moduen aniztasuna «zaindu» ahal izateko.
Aurtengoan urteurrena da! Hau da proposatzen dugun gaia: erresistentzia eta zaintza kolektiboak indarkeria matxistaren aurrean. Eraldaketa feministarako tresnak eskuratzen jarraitu nahi dugu, mahai-inguru eta tailer baten bidez, eta, aldi berean, antzerkiaren eta musikaren bidez ospatu nahi dugu.
Koordinakundeak eta eLankidetzak ospakizun-ekitaldi horretara gonbidatzen zaituztegu, hamargarren jardunaldi hau gurekin ospatzera, aurrekoak bezain ilusio handiz prestatu duguna.
Beste 10 urte bete ditzagula eraldaketa feministaren bidean!
EGITARAUA
09:30-10:00 Harrera eta ongietorria
10:00-10:15 Irekiera instituzionala
10:15-11:15 Antzerkia. SHABAQA. Shabaqa arabiar hitza da, eta SAREA esan nahi du. Haria metafora gisa hartuta, Olfa Sendesni eta Amaiur Macias aktoreek eszenatoki bat ehuntzen dute, bertan hitzaren eta gorputzaren bidez topo egin ahal izateko.
11:15-11:40 Kafea hartzeko etenaldia
11:40-13:20 Mahai-ingurua: Indarkerietatik erresistentzietara: ahots feministak elkarrizketan
- Moderatzailea: Maialen Ferreira. Feminista eta kazetaria Bilbon, elDiario.es-en.
- Parte-hartzaileak:
- Klaudia Ugarte. Komunikatzaile feminista eta LGTBI+ aktibista.
- Patricia Simón. Kazetaria eta idazlea, generoan eta giza eskubideetan espezializatua.
- Suha Al Najjar. Proiektu-teknikaria nazioarteko erakundeetan, boluntarioa SAMUn eta doktoregaia.
13:20-14:15 Tailer praktikoa eta parte-hartzailea, gorroto-diskurtsoak enpatiatik eta komunikazio feministatik desmuntatzen ikasteko
14:15-15:15 Cateringa eta topaketa informala
14:45-15:30 Ospakizunaren amaiera. DJ saioa: Olatz Arrese aka Estrella electrónica
Norentzat: GGKEak eta interesa duten beste pertsona batzuk.
