‘GGKEetatik GGKEetara’ formakuntza saioa 2025: «Indarkeria matxistak pairatu dituztenen memoria eta konponketa prozesuetako ikaskuntzak»

HASIERA: abendua 12, 2025
BUKAERA: abendua 12, 2025
NON: Teila Fabrika - Iruresoro Pasabidea 2/4, Egia (Donostia)
ORDUTEGIA: 09:30-11:15

Tailerra/Formakuntza

Zer? Nola? Zergatik? Zertarako?

Aurtengo GGKEetatik GGKEetara formakuntza saioan, indarkeria matxistaren erreparazio-prozesu batean kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko ditugu, hainbat esperientziaren ekarpenetatik abiatuta. Egiaren, justiziaren eta erreparazioaren inguruko barne-hausnarketarako gune bat izango da, elkarrizketa kolektiboan eta ariketa praktiko batean oinarritua. Zehazki, indarkeria matxistaren aurkako erreparazio sozialean GGKEek izan dezaketen rola sakonduko dugu.

Izena emateko idatzi helbide elektroniko honetara: hezkuntza@ongdeuskadi.org

Antolatzaileak: Mugarik Gabe, Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia

Laguntzaileak: Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia