HASIERA: otsaila 6, 2026
BUKAERA: martxoa 6, 2026
NON: Hegoalde Zentro Zibikoa, Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 10.00h-22.00h

Amazonia. Lurraldeetatik datozen narratibak argazki-erakusketa, Edu León fotokazetariarena ikusgai dago jada Gasteizko Hegoaldeko centro zibikoan, eta datorren martxoaren 6ra arte egongo da zabalik. Erakusketa osatzeko, egileak bisita gidatua egingo du otsailaren 13an, 18:00etan.
Erakusketak Amazoniako hiru komunitatetan barrena egindako ibilbide bisuala proposatzen du: waorani, cofán eta shuar herrietan. Irudien bidez, herri jatorri hauen borrokak ikusarazten dira, beren eskubideen defentsan, kulturaren zaintzan eta mendeetan zehar bizi izan diren Amazoniako ekosistemaren kontserbazioan.
Amazoniako herri indigenek historikoki diskriminazioa eta interes ekonomikoen presioa pairatu dute, haien lurraldeak mehatxupean jarriz. Egoera horrek, askotan, mobilizazioak eta protestak antolatzera eraman ditu, justizia eta babesa eskatzeko. Erakusketak bereziki emakumeek gidatutako erresistentziak jasotzen ditu, multinazionalen eta eragile politikoen interes erauzleen aurrean, Amazoniako oihana bizitzaren, gatazkaren eta itxaropenaren espazio gisa kokatuz.
Jarduera hori Salesiar Misioen, Latinoamerikarekiko Elkartasunaren eta Corazonistas Fundazioaren “Larrialdi klimatikoari aurre egiteko ikasgelak: Feminismo dekolonialetik Orinoquiaren defendatzaileen garapen-ereduaren alternatibak” proiektuaren barruan sartzen da.
