Erresistentzia feministak ehuntzen lan duinaren alde

HASIERA: azaroa 21, 2025
BUKAERA: azaroa 21, 2025
NON: Donostiako Emakumeen Etxean
ORDUTEGIA: 17:00-19:15

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Azaroaren 21ean, Donostiako Emakumeen Etxean, Erresistentzia feministak ehuntzen: lan duina eta kontsumo arduratsua tokikoaren eta globalaren artean solasaldia egingo dugu, Egoaizia eta Paz y Solidaridad Euskadik antolatuta, Saretuz, REAS Euskadi eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.

Topaketak lan duinaren, kontsumo arduratsuaren eta ekonomia feministen alde lan egiten duten ekintzaileak, sindikalistak eta erakundeak bilduko ditu. Lehenengo zatian, tokiko sareekin hitz egingo dugu, enpleguari, ekoizpen kontzienteari eta iraunkortasunari buruzko esperientziak eta erronkak partekatzeko. Ondoren, Estela Díaz (Buenos Aires Probintziako Emakume eta Aniztasun ministroa) eta Katherine Escobar (trans aktibista eta El Salvadorreko sindikalista) entzungo ditugu, lan eskubideak, zaintzaren ekonomiak eta erresistentzia feministak begirada global batetik jorratuz. Aliantzak ehuntzeko eta erresistentzia kolektiboak indartzeko hitzordua.