Errenteriako Giza Eskubideen XI. Jardunaldiak

HASIERA: abendua 1, 2025
BUKAERA: abendua 14, 2025
NON: Errenteria
ORDUTEGIA:

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Giza Eskubideen jardunaldien XI. edizioa izango da Errenterian abenduaren 1etik 14ra bitarte, programa zabal batekin eta Herrien ahotsa lelopean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala 1948an onetsi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak: 30 artikulutan, guztiok, pertsona izate hutsagatik, izan behar ditugun eskubide unibertsalak zerrendatu eta aldarrikatu zituen. Harrezkero, ordea, ez zaizkie pertsona eta kolektibo guztiei bermatu eskubide horiek, eta gaur egun ere, ez dituzte bermatuta. Argi dago behin eta berriz urratu izan direla eta urratzen direla biztanleriaren zati handi baten eskubideak, arrazoi ugari direla medio, besteak beste, generoa, klasea edota jatorria zein jaioterria.

Aurtengo edizioan arreta berezia jarriko dugu azken horretan; hain zuzen ere, aitortza egingo diegu historikoki, eta gaur egunean, etengabeko zapalkuntzen, diskriminazioaren eta herritarren eskubideen urraketen zama astuna daramaten herriei, hala nola saharar herriari, palestinar herriari, ijito herriari edo herri indigenei.

Horregatik guztiagatik, «Herrien ahotsa» lelopean, Giza Eskubideen Jardunaldien XI. edizioa izango dugu Errenterian, abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira: abenduaren 1etik 15era bitartean, egitarau oparoa eskainiko diegu herritarrei, urtero bezala.

Egitarauak Giza Eskubideen Adierazpenaren bermea aldarrikatzen du, erresistentzian bizi diren herriak ardatz hartuta, baina beste gai batzuk ere jorratuko dira, besteak beste, osasun mentala, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, gizarte-bazterketa eta etxebizitzaren gaia. Horretarako, askotariko diziplinak baliatuko ditugu, hala nola solasaldiak, tailerrak, erakusketak, errealitate birtuala eta ikus-entzunezkoak.

Horregatik, Maite Rosende artistak —hark egina da jardunaldien ilustrazioa, azken urteotan bezala— esku bat irudikatu du aurten, batasunaren, elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren sinbolo gisa; eskuaren barruan, berriz, giza eta natura irudiak agertzen dira, kulturen aniztasuna eta herrien arteko bizikidetza adierazteko. Hainbat elementuren bitartez aldarrikatzen du, besteak beste, etxebizitza duin baterako eskubidea, eta ahots guztiak entzun eta errespetatu behar direla, jatorria edozein dutela ere. Kartelak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, bizitza duina bermatuko duen gizartea eraikitzeko.

Deskargatu jardunaldien programa osoa hemen.